miércoles, 7 de diciembre de 2016

Sexismorik ez HH-n- Bideoak editatzen

Bideoak egiten egiten pasa dugu gaurko eguna. Eta amaitzeko, eginiko bideoetako bat editatu dugu Youtuben. Ariketa polita izan da, etorkizunean irakasle garenean gure ikasgeletan erabili dezakeguna;  gure ikasle izango diren umeak artista hutsak bihurtuz.

Hona hemen taldean egin dugun eta ostean nik editaturiko bideoa. Espero dut zuen gustokoa izatea!!





Gaur IKT ko klasean bideotutorialak egiten ikasi dugu Screen-o-Matic programarekin. Hau, tresna erabilterraza eta aldi berean erabilgarria iruditu zait. Beraz, edonok erabil dezakeena eta erabili beharko lukeena horrelakoak egiteko.

Nik Quizbean programa nola erabili jakiteko tutoriala egin dut. Izan ere, irakasleentzako tresna oso erabilgarria dela uste dut klase dinamiko eta parte hartzaileak prestatzeko.

Hona hemen bideotutoriala:

 

miércoles, 30 de noviembre de 2016

Creative Commons

Creattive Commonsak sarri entzun dugun zerbait baden ere, ba al dakigu zehatz mehatz zer den? eta are garrantzitsuago, zer onura dakartzaten?

Hona hemen easel.ly erabiliz egindako infografia bat aipaturikoa azalduz:

https://www.easel.ly/infographic/hxa47e




Nire PLEa !!

Nire PLE-a egiteko Symbaloo tresna erabili dut.

Hona hemen argazki bat nolakoa itxura duen ikus dezazuen eta bertara heltzeko esteka:

http://www.symbaloo.com/home/mix/13eOhF65K6

miércoles, 23 de noviembre de 2016

Batu eta batu, norbera elikatu

Gaurko klasea, IKT-ko bigarren saioa da eta bilaketak egiteko erraminten harira jardun gara besteak beste. Ni neu, Bertsolaritzaren inguruan, zehatzago Txapelketei buruz, ibili naiz ikertzen, hainbat aholkuz (ni puntuak, +keinua eta kakotxak) eta bilatzailez (Google Books) baliatu naiz. Pertsonalki, oso interesgarria iruditzen zait gai hau, baina informazio ugari dagoenez, zer bilatu nahi dugun jakin behar dugu ezinbestean, informazioa aukeratzeko eta sailkatzeko; horrela, lana erraztu eta bilaketa emankorragoa izan dadin. Zer nahi dugun pentsatzerakoan, nola egingo dugun erabaki behar da; eta nik, hurrengo moduan egin dut:

Lehenik eta behin, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 1990..2014 jarri eta urte hauetan zehar egondako irabazleak eta finaletako puntuaketa topatu dut. Alegia, informazio oso zehatza. Baina informazio orokorragoa jotzeko, kakotxak erabili ditut "Bertso doinuak" bilatzeko asmoz. Hemen edozien tankeratako doinuen web orrialdeak agertu zaizkit. hona hemen bilaketaren argazkia ikus dezazuen: 


Ostean, Txapelketetan emakumeek zer presentzia dutenaren jakimina izan dudanez, +zeinuaz baliatu naiz, bilaketaren emaitzak emakumeetan zentra daitezen. Bertsolaritza +emakumeak. Informazioa urria da egia esan baina egindako hainbat gogoeta, aldizkarietako artikuluak eta historian zehar emandako aldaketen inguruko informazioa lortu dut.

Hau horrela, argi geratu da googlen ez dela berdin modu batera edo bestera bilatzea, baina haratago joateko, beste bilatzaile batzuez balia gaitezke. nik Google Books erabili dut. Hemen, Mañukorta: bertsonajea liburua sartu zait begitik beste askoren artean.

Beste alde batetik, Bertsolaritza eta are gehiago Txapelketa pil-pilean dabilen gaia da. Sare sozialetan, Twitteren esaterako, hainbat eta hainbat kazetari, bertsolari, epaile, bertsozale etab.ek haien iritziak partekatzen dituzte. Adibidez, #bbt16 hastaga jarrita aurtengo Bizkaiko Txapelketako nondik norako guztien berriak ageri dira



Laburbilduz, bilatzeko erabilitako aholkuak oso laungarriak direla uste dut. Aurrerago esan bezala, sarean informazio asko eta asko dago, eta guk informazio hori nola bilatu, aukeratu eta sailkatu jakin behar dugu. Horretarako, erabilitako aholkuak oso baliagarriak dira, baina badira beste batzuk; esate baterako, Link, Define: edo OR eragilea. Eta beste zenbait bilatzaile espezifiko, esaterako, Youtube edota SlideShare.

Nik argi dut oraindik aurrera aholku hauek erabilko ditudala bilaketak egiterako orduan, eta zuk?

miércoles, 9 de noviembre de 2016

Voki

Hona hemen klasean erabilitako widgets berri bat. Voki du izena eta hainbat gauze egiteko aukera ematen du!

Sortu dudan Avatarra Aitzol deitzen da eta Bilbotik Londresera joan da oporretan!

Sartu eta egizu proba zeuk ere!

http://tinyurl.com/noohnmm